Gizartea
Emakumeen aurkako indarkeria
Tratu txarrak eta lesio delitu bat egotzi dizkiote Alonso Belza abokatuari
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak defendatzeagatik da ezaguna Alonso Belza. Bikotekide ohiari tratu txarrak ematea egotzita auzipetuta dago.
Emakumeen aurkako indarkeriaren Donostiako Auzitegiak tratu txarren 5 delitu eta lesio delitu bat leporatu dizkio Miguel Alonso Belza abokatuari, indarkeria matxistaren biktimak defendatzen lan egin izan duenari.
Miguel Alonso Belza abokatua Nagore Laffageren familia ordezkatu zuenean egin zen ezagun.
Epaileak bere autoan azaldu duenez, bikotekide ohiak bere kontra 2016ko abenduan jarritako salaketaren harira ikertutako egitateak "behin-behinean sostengatzeko" zantzuak daude.
Abenduaren 13ko data duen testuaren arabera, 2015eko otsailean hasi zen bien arteko harremana, eta "2016ko apiril-maiatzetik aurrera" emakumeak eraso fisikoak eta psikikoak pairatu zituen.
Hori dela eta, epaileak hamar eguneko epea eman die aldeei ahozko epaiketaren hasiera eskatzeko, akusazio idatzia aurkezteko, auzia artxibatzea eskatzeko edota izapide osagarriak eskatzeko.
Juan Roman Zubillaga Miguel Alonso Belzaren abokatuak EFE albiste agentziari aurreratu dionez, apelazio helegitea aurkeztuko du Gipuzkoako Auzitegian.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
an.