Gizartea
Hondarribiko Alardea
Ertzaintzaren babes gabe eta plastiko beltz artean desfilatu du Jaizkibelek
Agentziak | Erredakzioa
Aurten ere, alarde baztertzailearen aldekoen protesten artean egin behar izan du Kale Nagusiko bidea alarde parekideak.
Jaizkibel konpainiak Ertzaintzaren babesik gabe egin du aurten Hondarribiko Kale Nagusiko bidea, lehen aldiz. Alarde parekidearen kontra daudenen plastiko beltzak, ordea, han izan dira, aurreko urteetan bezala.
Egun handia dute gaur Hondarribian, eta, urtero legez, bi alarde izan dira herriko kaleetan barrena: alarde parekidea (Jaizkibel konpainiarena, desfilean emakumezko soldaduak ere badituena) eta Betiko Alardea (alarde baztertzailea, gizonezko soldaduak bakarrik dituena). Jaizkibel 08:00etan abiatu da Alamedatik, eta 08:55ean abiatuko da betiko alardea, Gernikako arbolatik.
Aurtengoa alarde berezia zuen Jaizkibelek: batetik, konpainiak 20 urte bete ditu, eta, bestetik, Ertzaintzaren babesik gabe egin du lehen aldiz Kale Nagusiko ibilbidea. 2013tik, polizia autonomikoa arduratu da tentsioz betetako gune hori zaintzeaz, baina aurten ibilbidearen zati hori agenteen babesik gabe egin beharko zutela jakinarazi zieten.
Erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkari ugari izan dira Jaizkibel babesten, besteak beste, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Julia Fernandez Arartekoaren ondokoa, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea eta Podemoseko eta Ezker Anitzako kideak.
Emakundek aurten ere erakutsi dio bere babesa #Hondarribia-ko alardeko @Jaizkibel6 konpainiari: https://t.co/xOmi579qDi pic.twitter.com/XRkG0DT96P
? Emakunde (@emakundEJGV) 8 de septiembre de 2017
Inoiz ez zarete borroka honetan bakarrik egongo #alardea #berdintasuna @Jaizkibel6 pic.twitter.com/InPfSHBzqu
? EH Bildu Gipuzkoa (@ehbildugipuzkoa) 8 de septiembre de 2017
Festak nahi dugun gizartearen islada izan daitezen nahi dugu: irekiak, inklusiboak, pluralak. Hona @EukeneArana eta @mvaliente0-ren hitzak pic.twitter.com/nQKsLkFFtK
? Podemos Euskadi (@PodemosEuskadi_) 8 de septiembre de 2017
Alarde parekidearen kontrakoak, neska gazte ugari tartean, Kale Nagusiaren bi aldeetan jarri dira plastiko beltzekin eta betiko alardearen aldeko mezuekin. Txaloak eta animo oihuak ere entzun dira.
Mila mila esker denei! Denon artean lortuko dugu!
? Jaizkibel Konpainia (@Jaizkibel6) 8 de septiembre de 2017
Gora gu! pic.twitter.com/6Nfl9ME6Kf
Konpainia arduratuta zegoen Ertzaintzak Kale Nagusian ez zuelako babestuko. "500 hondarribiarren segurtasuna ezin da apustu pertsonal baten menpe egon", salatu zuten atzo, eta agenteak jartzeko eskatu zioten Ertzaintzari.
Alarde baztertzaileak normaltasunez desfilatu du, txalo artean eta plastiko beltzik gabe.