Itxi

Gizartea

Terrorismoaren aurkako martxa

Urkulluk bakea, errespetua eta elkarbizitza aldarrikatu ditu Bartzelonan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Ez dugu beldurrik, elkarrekin gaude eta elkartasuna adierazten dugu", gaineratu du Urkulluk. "Terrorismoak mina, urraketa eta beldurra besterik ez dakar", ondorioztatu du.

  • Lehendakaria eta Uxue Barkos, Carles Puigdemontekin. Argazkia: Irekia

    Lehendakaria eta Uxue Barkos, Carles Puigdemontekin. Argazkia: Irekia

Joan den astean Katalunian izandako atentatuen aurka gaurko Bartzelonan deitutako manifestazioan parte hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak, "bakearen, errespetuaren eta elkarbizitzaren" aldeko mezuarekin.

Eusko Jaurlaritzatik zabaldutako adierazpenen arabera, Bartzelonan eta Cambrilsen izandako hildakoen senideei elkartasun osoa adierazi die Urkulluk, baita "mehatxupen bizi den" Kataluniako herriari ere.

Lehendakariak azpimarratu duenez, "pertsonaren duintasuna lehenesten dugu, eta defendatzen jarraituko dugu". "Ez dugu beldurrik, elkarrekin gaude eta elkartasuna adierazten dugu", gaineratu du, "indarkeriaren bideak sufrimendua besterik ez dakar; terrorismoak mina, urraketa eta beldurra besterik ez dakar".

"Ez ginateke beldur izan beharko", deitoratu du lehendakariak, "askatasuna, aniztasuna eta segurtasuna batzen duen Europa bat eraikitzen jarraitu behar dugu, elkarrekin".

"Europan bakearen eta bizikidetzaren kultura eraikitzen jarraituko dugu", iragarri du,"hori da elkarrekin eraiki nahi dugun etorkizuna".

un etorkizuna".