Itxi

Gizartea

Atentatuen ostean

Terrorismoaren aurkako 4. alerta maila mantentzea erabaki dute

Agentziak | Erredakzioa

Mehatxu terroristaren balorazio mahaiak indartutako 4.maila mantentzea erabaki du, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuetatik astebetera.

  • Mehatxu terroristaren balorazio mahaia. EFE

Mehatxu terroristaren balorazio mahaiak indartutako 4. alerta maila mantentzea erabaki du, Juan Ignacio Zoido Barne ministroa buru izan duen beste bilera baten ostean, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuetatik astebetera.

Barne Ministerioaren krisi gelan egindako bileran, Jose Antonio Nieto Segurtasuneko Estatu idazkaria eta Polizia Nazionaleko, Guardia Zibileko, Terrorismoaren eta Antolatutako Krimenaren aurkako Inteligentzia Zentroko, Inteligentziako Zentro Nazionaleko, Esquadra Mossoetako eta Ertzaintzako ordezkariak izan dira.

Bileran, Zoidok jakitera eman duenez, terrorismoaren aurkako aditu nagusiei atzo Gerard Collomb Frantziako homologoarekin Parisen izandako bileraren berri eman die. Terrorismoaren aurka bi herrialdeen arteko partaidetzari buruz hitz egin zuten, jakinarazi du Ministerioak.

Mahaiaren buru izan ostean, Zoido Lurraldeko Administrazioetarako Estatuko Idazkaritzara joan da, eta bilera bat izan du Espainia osoko Gobernuetako ordezkariekin.

Bertan, hartutako segurtasun neurrien berri eman die, 4. alerta maila indartzeko erabakiaren ostean, polizia gehiago egoteaz, besteak beste.