Gizartea
Kataluniako segurtasuna
Bartzelonak polizia gehiago eta oztopo mugikorrak jarriko ditu
Agentziak | Erredakzioa
Halaber, bide jendetsuak oinezkoentzat egitea aztertuko du. Bideozaintzako kameren kalitatea hobetzeko ere lan egingo du, baita arriskuak aztertzeko talde espezifiko bat sortu ere.
Bartzelonako Udalak, Generalitateak eta Espainiako Gobernuak oztopo mugikor gehiago jartzea adostu dute hiriko gune jendetsuenetan. Neuri iraunkorrak aztertzea ere erabaki dute, besteak beste, kalea oinezkoentzat egitea eta oztopo finkoak jartzea, osteguneko atentatua bezalakoak ekiditeko. Halaber, Esquadra Mossoen eta polizien presentzia areagotuko dute.
Hiriko Segurtasunaren Batzordearen ohiz kanpoko bileraren ostean emandako prentsaurrekoan iragarri dituzte neurri horiek. Ada Colau Bartzelonako alkatea izan da buru, eta Enric Millo Kataluniako Gobernuko ordezkaria eta Joaquim Forn Generalitateko Barne kontseilaria izan dira bertan.
Bideozaintzako kameren kalitatea hobetzeko ere lan egingo dute, baita arriskuak aztertzeko talde espezifiko bat sortu ere, larrialdien prebentziorako eta kudeaketarako sala berri bat bultzatuko dute eta erradikalismoak antzemateko eta larrialdia kudeatzeko prestakuntza indartuko dute.
dute.