Gizartea
Granada
Juana Rivas, behin-behinean aske: 'Nire semeekin batera etxera noa'
Agentziak | Erredakzioa
Epaileak behin-behinean aske utzi du Juana Rivas. Ia hilabetez ezkutuan egon da, bi semeak aitaren esku ez uzteko. Indarkeria matxistagatik zigortu zuten aita, 2009an.
Granadako epaile batek behin-behinean aske utzi du Juana Rivas. Ia hilabetez ezkutuan egon da bere bi semeak aitaren esku uztea ekiditeko eta gaur epaitegian azaldu da. Aita indarkeria matxista delitua egotzita zigortu zuten 2009an.
Rivas bermerik gabe eta behin-behinean espetxean sartzeko eskatu du Fiskaltzak, baina epaileak libre uztea erabaki du. Hala ere, auziak irekita jarraitzen du.
Granadako epaitegitik ateratzean, Rivasek ondokoa adierazi du: "Ez noa kartzelara, etxera noa nire semeekin batera eta borrokan segituko dugu".
Kazetarien aurrean pozik agertu da epailea "bihozbera" izan delako. "Epailea pertsona gizatiarra izan da, gertatzen ari dena kontatu diot eta entzun egin dit", erantsi du.