Itxi

Gizartea

PROTESTA

Araba Garoñarik Gabe elkarteak zentrala behin betiko ixtea eskatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Elkarteko bozeramaileak gaur adierazi duenez, ez dute zentral nuklearraren itxiera baino beste erabakirik onartuko.

  • Garoñaren irekieraren aurkako protesta Gasteizen. Argazkia: EFE

    Garoñaren irekieraren aurkako protesta Gasteizen. Argazkia: EFE

Alberto Frías Araba Garoñarik Gabe plataformako bozeramaileak gaur baieztatutakoaren arabera, Garoñako zentral nuklearraren itxiera ekarriko duen erabakia baino ez dute onartuko, eta gehiengoaren nahia gailen dadila eskatu du, "ate birakari"en aurrean.

Plataforma horretako kideek elkarretaratzea egin dute gaur goizean zentraletik 40 kilometrora dagoen Gasteizko Andre Mariaren plazan, aipatu zentrala behin betiko itxi dezatela eskatzeko.

Espainiako Gobernuak abuztuaren 8ra arteko epea dauka zentralak bere jarduerari berriro ekiteko baimena eman ala ez erabakitzeko.

Hedabideei egindako adierazpenetan, Friasek esan du Mariano Rajoyren Gobernuak bakarrik geratu dela zentrala berriro irekitzearen aldeko defentsan, eta Garoñaren auzia "arazo demokratiko" bihurtu dela gaineratu du.

Zentzu horretatik, gogora ekarri du joan zen martxoan Gasteiz zeharkatu zuen manifestazioa: "Martxoaren 18an 20.000 pertsona baino gehiagok hiria bete genuen, mende honetan munduko edozein zentral nuklearraren aurka egin den manifestazioan".

Alderdien gehiengoak ere hura berriro irekitzearen kontra daudela aipatu du, baina "moteltasuna" leporatu die hura betiko ixteko lege proposamenik onartzerik lortu ez dutelako. Horrez gain, kexu agertu da EAJrekiko, "ez baititu aurrekontuak negoziatu Garoña ixtea baldintza izanda".

dintza izanda".