Gizartea
RFEF
CSDk urtebetez gaitasungabetu du Villar
AGENTZIAK | ERREDAZKIOA
Espainiako Futbol Federazioko presidentea espetxean dago, besteak beste, diruaz bidegabe jabetzea egotzita.
-
Angel Maria Villar. EFE
Espainiako Kirol Batzorde Gorenak (CSD) urtebetez gaitasungabetu ditu Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidentea eta Juan Padron presidenteordea.
Jose Ramon Lete CSDko presidenteak iragarri duenez, erakundeak “aho batez” eta “behin-behinean” erabaki du Villar eta Padron gaitasungabetzea.
Dena dela, gaitasungabetze hori “egoeraren arabera” alda dezaketela gaineratu du.
Villar hilaren 20tik dago espetxean. Besteak beste, administrazio desleiala egitea, diruaz bidegabe jabetzea eta agiriak faltsutzea egotzi dio Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Gorka Villar semea eta Juan Padron RFEFko presidenteordea ere kartzelan daude.