Itxi

Gizartea

Sanferminak

Indarrean daude trafiko murrizketak Iruñeko erdigunean

agentziak | erredakzioa

Hiriaren zati handi batean martxan dago eremu laranja, txartela dutenentzako doakoa dena, eta ordainpekoa gainerakoentzat.

  • Iruñea. Argazkia: EiTB

    Iruñea. Argazkia: EiTB

Gaur goizean sartu dira indarrean Iruñeko erdiguneko trafiko murrizketak, sanferminak amaitu arte jarri dituztenak eta bereziki hiriko Alde Zaharrari eragingo diotenak.

Gaur goizean ezarriko dituzte mugak, pixkanaka, Udaltzaingoak jakitera eman duenez, eta adinekoentzako gunean 1 eta 2 sektoreetako herritarrek soilik aparkatu ahal izango dute. Era berean, ukuiluen ondoko aparkalekuak ere horientzat bideratuta egongo dira.

Bestalde, hiriaren zati handi batean eremu laranja jarri dute, aparkatzeko txartela dutenentzat doakoa dena, baina gainerakoentzat ordainpekoa, gehienez 24 orduz erabiltzeko.

Autokarabanentzat Trinitarios inguruko aparkalekua atondu dute, eta bertan soilik aparkatu ahal izango dute.

Trafiko mugak eta banaketa zerbitzu ugaria dela eta, Udaltzaingoak garraio publikoa erabiltzea gomendatu du hiriko erdigunera iristeko, eta autoz joanez gero, kanpoaldeko aparkalekuetan autoa utzi eta oinez bertaratzea.