Gizartea
Ikuskizun astronomikoa
Milioika lagunek ikusi dute, mundu osoan, eguzki-eklipsea
EITB.EUS
Ameriketako Estatu Batuetan eklipsea osoa izan da; Euskal Herrian, berriz, partzialki ikusi dugu, 20:44 eta 21:00ak bitartean, gutxi gorabehera.
-
2017ko eguzki eklipsea, AEBtik. Argazkia: EFE
Astelehen honetan, 2017ko abuztuaren 21ean, aparteko ikuskizuna izan da munduan: erabateko eguzki-eklipsea. Ameriketako Estatu Batuetan osoa izan da; Erdialdeko Amerikan, Hegoamerikako pirraldea eta Europako zati baten, berriz, partziala.
AEBtan, eklipsea mendebaldetik sartu da, Oregonetik, eta Idaho, Wyoming, Misuri eta Tennessee zeharkatu ditu, Hego Carolinara heldu arte.
Duela 26 urte izan zen azkeneko eklipse osoa Estatu Batuetan. Azkeneko 100 urtetan bederatzi eklipse izan dira herrialde horretan, 10-15 urtean behin.
Argazkiak
Euskal Herrian ere izan da aukera eklipse partzialaz gozatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan 20:44ean hasi da eklipsea eta 21:00etan amaitu; Nafarroan ere 20:44ean hasi da, baina bost minutu beranduago bukatu, 21:05ean.
Estatuari dagokionez, zenbat eta mendebalderago hobeto ikusi da eklipsea. Pontevedra eta Coruña izan dira lekurik aproposenak ikuskizun astrologikoa disfrutatzeko. Mediterraneo aldean ez da ezer ikusi.