Gizartea
Gipuzkoa Zutik taldeak deituta
Zubietako erraustegiaren lanak egiten ari diren eremuraino martxa egin dute
EITB.EUS
Bertara iritsi direnean, hesia bota, barrura sartu dira eta erraustegi-proiektuaren aurkako pankarta zabaldu dute.
Zubietako erraustegiaren aurkako beste manifestazio bat izan da larunbat honetan, Gipuzkoa Zutik plataformak deituta. Zubieta herritik atera dira manifestariak, eta planta egingo duten lekuraino abiatu dira. Hiru zutabetan joan dira, mozorroak jantzita.
Ertzain ugari bertan egonda ere, erraustegia eraikiko duten eremura iristean, hesia bota eta barrura sartu dira, erraustegi-proiektuaren aurkako pankarta zabaltzeko asmoz.
Erraustegiaren aurkako borrokan ez dutela etsiko azaldu dute herritarrek, proiektu "hiltzailea" baita.