Gernikak errefuxiatuen aldeko biltzarra hartuko du gaur
Gernikak errefuxiatuen aldeko biltzar bat hartuko du gaur eta bihar, eta milaka pertsona elkartuko dira errefuxiatuen egoeraren aurrean gobernuek erakusten duten indiferentzia salatzeko, antolatzaileek azaldu dutenez.
Mobilizazio horrek Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenarekin egiten du bat, eta bertaratzen direnek gerren kontra protesta egiteaz gain, errefuxiatuak "ongietorriak" direla aldarrikatuko dute.
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia Plataformak antolatu ditu ekitaldiak, errefuxiatuen aldeko gainerako euskal elkarteekin lankidetzan, eta oinez, bizikletaz eta beste modu batera Gernikara hainbat herritatik joango diren lagunen martxarekin hasiko dira.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herri osotik 5.000 pertsonatik gora joango dira oinez eta bizikletaz. Gernikara bidean manifestariak elkartuko zaizkie, herrietatik pasa ahala.
Manifestari zutabeak, Europako beste leku batzuetatik ere etorritako jendearekin osatuak, Muxikan batuko dira, eta bertatik Gernikaraino elkarrekin joango dira.
Gernika sarreran Ignacio Robles egongo da zain, Arabia Saudira armak bidaltzeko kontrol batean parte hartzeari uko egin zion suhiltzailea, eta malko bat emango dio Maryam Fathy errefuxiatu kurduari, Picassoren "Guernica"rekin lotutako sinboloa.
Bihar, berriz, tailerrak eta mahai-inguruak egingo dituzte errefuxiatuen, antimilitarismoaren, xenofobiaren, feminismoaren, antikapitalismoaren, harreraren, Hegoaldeko mugaren eta desobedientziaren inguruan, eta 600 lagunek baieztatu dute parte hartuko dutela.
Albiste gehiago gizartea
Olatz Salvadorrek eta Marenek kontzertuak eskainiko dituzte Abandoibarrako oholtza gainean, Aste Nagusian
Hala, Abandoibarran, hilaren 16an, larunbata, 23:30etik aurrera, Kai Nakai, Olatz Salvador eta Maren Domingo arituko dira, eta igandean, hilaren 17an, ordu beretik aurrera, Janus Lester eta Dupla.
Zeledonek Palestinako genozidioaren eta indarkeria matxistaren aurkako aldarria egin du, eta "falta direnak" gogora ekarri ditu
Milaka pertsona izan dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan 'Zeledonen Jaitsiera' ekitaldian. Iñaki Kerejazuk palestinarren aurkako genozidioa bukatzea eskatu du, eta eraso matxistak gaitzetsi ditu. Arabako hiriburuko jaien aniztasuna aldarrikatu du, "jatorria edozein dela ere".
Festak eztanda egin du Gasteizen, Zeledon aldarrikatzaile baten eskutik
Zalduondoko baserritarra San Migel elizako dorretik jaitsi da Andre Maria Zuriaren plazaraino. Urtero bezala, nahiz eta bero handia egin, plaza jendez lepo egon da, guztiak jaiei hasiera emateko irrikaz.
Poloniak prozesua ireki dio berriro Pablo Gonzalez euskal kazetariari
Horretarako agindua eman dute inteligentzia zerbitzuek igorritako dokumentuak jaso ondoren, eta urriaren amaieran edo azaroaren hasieran egin liteke epaiketa. Hiru eta hamabost urte arteko kartzela-zigorra bete dezala eska dezakete.
Sei pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, luxuzko txalet batean 500 marihuana-landaretik gora atzeman ondotik
Landareak etxebizitzaren beheko solairuan zeuden, eta leihoak eta kanporako atea zigilatuta zeuden, usainik atera ez zedin.
Hegazti gripearen kasuak detektatu dituzte Santurtzin eta Erandion jasotako kaio hankahorietan
Hegaztiei bakarrik eragiten die, ez zaie pertsonei transmititzen eta ez da arriskutsua osasun publikorako. Hala ere, prebentzio-kontrolerako neurriak ezarri dira eremu horretan, animalien osasuna babesteko eta hegaztien sektorean izan daitekeen edozein eragin minimizatzeko.
26 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari jazarpena eta tratu txarrak emateagatik
Igandean izan zen atxiloketa. Udaltzaingoaren patruila bati jakinarazi zioten gizon bat emakume bat jazartzen ari zela, etengabe etxeko atea jotzen.
Bilboko Konpartsek 600 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Aste Nagusira begira, tartean 250 kontzertu
Kirolak garrantzi handia izango du, eta txikientzako jarduerak ere ez dira faltako, ia egunero, aste berezi horretan. Halaber, ez dira faltako arte eta sukaldaritza tailerrak, puzgarriak, txotxongiloak eta pailazoak, goitiberak eta txosnak eraikitzeko tailerrak, besteak beste.
Iñaki Kerejazu (Zeledon): "Jai seguruak behar ditugu guztiontzat; ez dugu inolako erasorik onartuko Gasteizen"
Bigarren urtez jarraian Iñaki Kerejazuk gorpuztuko du Zeledon, eta ordu batzuk besterik ez dira falta betiko legez aterkia, ardo-zahatoa eta zapia hartzeko eta Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko, 18:00etan.
Espainiako online jokalarien kopurua % 20 baino gehiago igo da 2024an, 'ongietorri bonuak' direla eta
Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak zuzenketa bat bultzatu du Bezeroentzako Arreta Zerbitzuen hurrengo Legean, arau horrek 'ongietorri bonu' deritzonen debekua barne har dezan.