Gizartea
Sutea Bilbon
Hiru edukiontzi kiskali dira Bilbon eta leiho bat kaltetu da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sua 04:20an piztu da Atxuri kalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta sua nahita piztutakoa izan daitekeela uste du.
Hiru edukiontzi kiskali dira goizaldean Bilbon eta semaforo bat eta etxebizitza bateko leihoa kaltetu dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua 04:20an piztu da Atxuri kaleko edukiontzietako batean.
Garren ondorioz, hiru edukiontzi kiskali dira eta semaforo bat eta lehendabiziko solairuko etxebizitza bateko leihoa eta pertsiana kaltetu dira. Dena den, ez dute inor etxetik atera behar izan.
Suhiltzaileek itzali dute sua eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du sua nahita piztutakoa izan daitekeelakoan.