Gizartea
Heriotza
Aitor Zabaletaren aita hil da, Atletico-Reala partidaren bezperan
EITB.EUS
Javier Zabaleta astelehen arratsaldean zendu zen, 77 urte zituela. Duela 19 urte hil zuten haren semea, Vicente Calderon estadioaren inguruetan.
-
Javier Zabaleta. EiTB
Javier Zabaleta, 1998an Madrilen hildako Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailearen aita, atzo zendu zen, txuri-urdinek Vicente Calderon futbol zelaian Atletico Madrilen kontra jokatu behar duten egunaren bezperan.
Zorigaiztoko albistea Aratz Erretegiak —Zabaleta sendiarena da— Facebooken duen orrialdearen arduradunek eman zuten, arratsaldean. Ohar labur baten bidez jakinarazi zuten "gure sortzailea eta aita" zendu zela.
Aitor Zabaleta 1998ko abenduaren 9an hil zen, bezperan Frente Atleticoko ultra batek emandako labankaden ondorioz. Zabaletaren hiltzaileari, Ricardo Guerra neonaziari, 17 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.