Itxi

Gizartea

Zientzia

Martek atmosfera galdu zuen eguzki-haizea eta erradiazioarengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Orain dela milaka miloi urte bizia egon zitekeen planeta horretan, baina orain mundu desertu eta izoztu bat da, Nasaren Maven espazio-zundaren arabera.

  • Argazkia: Nasa

    Argazkia: Nasa

Albisteak (1)

Eguzki-haizea eta erradiazioa dira Martek bere atmosferaren zati handi bat galtzearen arrazoiak. Orain dela milaka miloi urte bizia egon zitekeen, baina orain mundu desertu eta izoztu bat da, Sciencek publikatu duen txosten baten arabera.

Hala azpimarratzen du Nasaren Maven espazio-zundak bidali duen informazioak. Marteko atmosfera ikertzeko diseinatu zuten, eta bidaltzen dituen datuak, Colorado Boulderko Unibertsitatea buru duten adituen talde batek aztertzen dituzte.

Marteko atmosferan dauden bi argon-isotopo moten kopurua neurtu dute adituek, arroketan harrapatuta gelditzen ez den eta beste elementu batzuekin erreakziorik ez duen gas noble bat.

Datuekin, "atmosferan egon zen argonaren % 65 inguru espazioan galdu zela" ondorioztatu zuten, komunikatuaren arabera. Metodo berdinekin, planetan zegoen CO2aren "gehiengoa" haustutzearengatik espazioan galdu zela" ere ondorioztatu zuten.

Ur likidoa, bizitzarako beharrezkoa dena, gaur ez da egonkorra Marteko azaleran, atmosfera hotzegia eta finegia delako horretarako.