Gizartea
NOOS AUZIA
Botere Judizialarekiko 'errespetu osoa' agertu du Errege Etxeak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Noos auziko epaimahaiak sei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Iñaki Urdangarini, eta absolbitu egin du Cristina infanta.
-
Felipe VI.a Espainiako erregea. Artxiboko argazkia: EiTB
Errege Etxeak Botere Judizialaren independentziarekiko "errespetu osoa" agertu du gaur, Palmako Probintzia Auzitegiak Noos auziaren epaia jakinarazi ostean.
Epaia kaleratu dutenean, Espainiako errege-erreginak erakusketa bat inauguratzen ari ziren Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoan.
Iñaki Urdangarini sei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta 512.553 euroko isuna ezarri dio epaimahaiak, eta Cristina infanta absolbitu du, baina 265.000 euroko isuna ordaindu beharko du. Epaia aho batez onartu dute hiru magistratuek.
Gobernua: "Inor ez dago ez legearen gainetik ezta hortik kanpo ere"
Iñigo Mendez de Vigo Gobernuko bozeramailearen ustez, erregetzak prozesu judizialean izan duen papera “eredugarria” izan da, “lehen momentutik epai judizialak errespetatzen eta ontzat hartzen dituela esanez”.
“Mundu osoa legearen inperioak menperatuta dago. Inor ez dago ez gainetik eta hortik kanpo ere”, nabarmendu du Mendez de Vigok. Txostenak “Espainian Eskubide Estatuak funtzionatu egiten duela erakusten du”, adierazi du.
Bozeramailearen hitzetan, “epaia ez dira eredugarriak”, “beti justuak eta objektiboak izan behar dute”, herritarrek Noos auzia betetzen den “ohiko eredu” bat dela ikus dezaten.