Itxi

Gizartea

Bilbo

Ertzain bat zauritu eta 3 lagun atxilotuta, zaleen arteko liskarretan

Agentziak | Erredakzioa

San Mamesera heldu baino lehen, APOELen zaleek botilak jaurti dizkiete oinezko eta ertzainei. Zelaira heldu direnean, bi taldeetako zale batzuek objektuak jaurti eta irainak esan dizkiote elkarri.

0:35

Athleticeko eta APOELeko zaleen artean istiluak izan dira, Europa Leagueko final-hamaseirenetako partida baino lehen, San Mames inguruan, Bilbon.

Liskarren ondorioz, Ertzaintzako agente bat zauritu da eta APOELeko hiru zale atxilotu dituzte.

Ertzaintzak operatibo berezia egin du eta ultra zipretarren martxan izan da, Moyua Plazatik San Mames zelairaino. Partida hasi baino lehen, APOELen zaleek botilak jaurti dizkiete oinezkoei eta ertzainei.

Liskarrak, baina, zale zipretarrak futbol zelaiaren inguruetara heldu direnean hasi dira. Bertan, bi taldeen zale batzuek irainak esan eta objektuak jaurti dizkiete elkarri.

Karga poliziala izan da horren ostean, eta karrerak Sabino Arana kalean barrena. Istiluek San Mameseko sarreran jarraitu dute.

Asteazken honetan ere istiluak izan ziren Athleticeko eta APOELeko zaleen artean, Zipreko jarraitzaile bat zauritu zen eta hainbat pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak.