Gizartea
Ekimen solidarioa
‘Haur Minbizidunen Egunean’ Yerayk bat egingo du Aspanovas-ekin
Agentziak| Erredakzioa
12:00etan izango da ekitaldi nagusia, Gurutzetako Ospitaleko sarreran. Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkarteak puxikak askatuko dituzte.
-
Yeray Alvarez. Argazkia: EFE
Asteazken honetan, otsailak 15, Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunaren harira, Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak bat egingo du Aspanovas Bizkaia elkartearekin.
12:00etan izango da ekitaldi nagusia, Gurutzetako Ospitaleko sarreran. Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkarteak puxikak askatuko dituzte, eta beraiekin batera Athleticeko jokalaria izango da.
Minutu batzuk lehenago, ordea, Bizkaiko lau ikastetxeetako bi mila ikasle inguruk aurtengo manifestua irakurri eta urre koloreko lazo zabala osatuko dute sarreran.