Itxi

Gizartea

XIII. edizioa

Santosek eta Timochenkok jasoko dute ‘Bakearen aldeko Gernika saria’

Agentziak | Erredakzioa

Halaber, Gervasio Sanchez fotokazetaria sarituko dute aurten. Apirilaren 26an banatuko dituzte sariak, bonbardaketaren urteurrenean.

Juan Manuel Santos Calderon Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoño Echeverri FARCeko buruzagiak “Bakearen eta berradiskidetzearen aldeko Gernika sariak” jasoko dituzte aurten. Ildo horretatik, 52 urteko gatazka armatuari amaiera emateko adostasuna lortu dutela nabarmendu du Gernikako Udalak.

Halaber, Gervasio Sanchez fotokazetaria sarituko dute aurten, argazkigintzarekin duen konpromisoagatik. Ildo horretatik, azken 25 urteotan biolentziari aurre egiteko erabili duen bitartekoa dela esan du Gernikako Udalak.

2017ko “Bakearen eta berradiskidetzearen aldeko Gernika sariak” apirilaren 26an banatuko dituzte, bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko antolatzen diren gainontzeko ekitaldiekin batera.

Hala, Kolonbiako presidenteak eta FARCeko buruzagiak bake prozesuan izan duten portaera sarituko dute. Gernikako Udalak azpimarratu duenez, gatazka armatuarekin amaitzea lortu dute Santosek eta ‘Timochenco’k.