Gizartea
Memoria historikoa
Bilbon, Ogasun Ministerioaren egoitzan dagoen arranoa kenduko dute
Agentziak | Erredakzioa
2002an, harrizko eguzki-arranoa bertan uztearen alde agertu zen Bilboko Udala, balio handia duen “kultur ondarea” delakoan.
Espainiako Ogasun Ministerioaren eraikinean (Bilboko Moyua plazan) kokatuta dagoen arrano frankista kendu ahal izateko beharrezko baimena eman du asteazken honetan Bilboko Udalak, azken urteotan horren inguruan sortutako polemikaren ostean.
Elkarte eta erakunde askoren arabera, harrizko eguzki-arrano horrek Espainiako Memoria Historikoaren legea urratzen du, eta beste toki batzuetan dauden sinbolo frankistekin bezala, bertatik ken dezaten eskatu dute behin baino gehiagotan.
2014ko martxoaren 20an, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikin eta lokal publikoetan dauden sinbolo frankista guztiak kentzeko aholkatu eman zien Eusko Legebiltzarrak alkateei, tartean, Espainiako Ogasun Ministerioaren eraikinean ikus daitekeen ikur frankistari aipamen eginez.
2002an, harrizko eguzki-arranoa bertan uztearen alde agertu zen Bilboko Udala, balio handia duen “kultur ondarea” delakoan.