Gizartea
Gipuzkoako Aldundia
Zubietako erraustegiak 188 lanpostu sortuko dituela dio ikerketa batek
Agentziak | Erredakzioa
Halaber, urtero 94.000 tona CO2 isurtzea saihestuko du eta 220.000 euro aurreztea ahalbidetuko dio Gipuzkoako Aldundiari.
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroak 188 lanpostu sortuko ditu guztira (80 enplegu zuzen eta zeharkako beste 108 lanpostu). Halaber, urtero 94.000 tona CO2 isurtzea saihestuko du eta 220.000 euro aurreztea ahalbidetuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Astelehen honetan, abenduak 19, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroak hirian izango duen inpaktu sozio-ekonomikoari buruzko txostena aurkeztu dute Batzar Nagusietan. Halaber, Zubietako erraustegiak ingurunean izango duen inpaktuaren berri eman dute.
Zubietako erraustegia martxan jartzeak 212 milioi euroko inbertsioa suposatuko du hasieran. Beste alde batetik, 21 milioi euro inguru inbertitu behar izango dira urtero, batik bat erraustegiaren mantentze-lanak eta ustiaketa-gastuak ordaintzeko.
Gipuzkoako Aldundiak eskatu duen txosten horren arabera, guztira 188 lanpostu sortuko dira. Ildo horretatik, urtero 3,9 milioi euro erabiliko dira langile horien soldatak ordaintzeko.
Ingurumenari dagokionez, txostenak dio Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroak urtero 94.000 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestuko duela. Ildo horretatik, hiriak 220.000 euro inguru aurreztuko ditu urtero.
Beste alde batetik, hondakinak lantzeko tokian urtero 740.000 euroko balioa suposatuko luketen materialak birziklatuko dituztela dio txostenak. Halaber, Zubietako erraustegiak konpost-egitearekin eta birziklapenarekin bat datorrela dio.
Ildo horretatik, zabortegiek urtero 11 milioi tona CO2 isurtzen dituztela eta erraustegiek hemeretzi aldiz gutxiago isurtzen dutela azaltzen du txostenak.
n du txostenak.