Gizartea
2016ko Gabonetako Loteria
Euskal herritarrek 49 euro utziko dituzte Gabonetako Loterian
Agentziak | Erredakzioa
Gizonak izan ohi dira dezimo gehien erosten dutenak, baina azken hiru urteetako datuen arabera, emakumeak gero eta dezimo gehiago erosten dituzte.
-
Loteria. Artxiboko argazkia: EiTB
Aurten batez beste euskal herritar bakoitzak 49 euro gastatuko ditu Gabonetako Loteriaren ohiz kanpoko zozketan, Ventura24 Internet bidez loteria saltzen duen konpainia nagusiak jakitera eman duenez. Estatuko datuei dagokienez, espainiar bakoitzak 50 euro utziko ditu aurten zozketa horretarako dezimoak erosten.
Gizonak izan ohi dira dezimo gehien erosten dutenak, baina azken hiru urteetako datuen arabera, emakumeak gero eta dezimo gehiago erosten dituzte. Gauzak horrela, emakume euskaldun bakoitzak batez beste 44 euro gastatzen ditu, gizon bakoitzak berriz, 53 euro.
2015eko datuak lurraldez-lurralde aztertuta, bizkaitar bakoitzak batez beste 50 euro gastatu zituen, arabar bakoitzak 48 euro eta gipuzkoar bakoitzak 47 euro.
Beste alde batetik, Internet bidezko salmentak gora egin du azken urteotan. Ildo horretatik, 30 eta 49 urte bitartean dituzten gizonek 50 euro gastatzen dituzte, baina Internet bidez dezimo gehien erosten dutenak 50 eta 75 urte bitartean dituztenak dira (batez beste 63 euro inbertitzen dute).
Dena den, Gabonetako Loteriaren ohiz kanpoko zozketan diru gehien inbertitzen dutenak atzerritarrak dira. Ventura24k egin duen ikerketaren arabera, atzerritar bakoitzak 72 euro gastatzen ditu.
gastatzen ditu.