Itxi

Gizartea

Hirugarren urteurrena

Hodei Egiluzen amaren gutuna, hura desagertu zela hiru urte betetzean

eitb.eus

Galdakaoko gaztea 2013ko urriaren 19an desagertu zen 23 urte zituela, eta bere hilotza 28 hilabeteren buruan aurkitu zuten.

  • Koro Diaz,Pablo Egiluz bere senarrarekin batera. Artxiboko irudia: EiTB

    Koro Diaz,Pablo Egiluz bere senarrarekin batera. Artxiboko irudia: EiTB

Asteazken honetan hiru urte bete ziren Hodei Egiluz azkenekoz Anberesen (Belgika) ikusi zutenetik.

Zoritxarrez, iragarpen ankerrenak bete ziren, eta senideak eta lagunak hilabete luzez ahalegin etengabean ibili arren, 2016ko otsailaren 12an hilotz bat atera zuten Anbereseko Escalda errekatik. Handik egun gutxira baieztatu egin zen hilotz hura Galdakaoko gaztearena zela.

2013ko urriaren 19an galdu zen Hodeiren arrastoa, lagunekin Anberesen irten ondoren. Data horretatik hiru urte pasa direnean, bere amak gutun hunkigarri bat argitaratu du, non bizirik eusten dion semearen oroimenari: "Nahiz eta ofizialki zortzi hilabete igaro diren zure heriotzatik, niretzat badira hiru urte dira gizatxar batzuek hil zintuztenetik eta gizarte hotz eta krudel batek alde batera utzi zintuenetik. Egun tristea izan arren, arnas egiteak ere min ematen duen horietakoa, nik nahiko nukeena da izan ahal izan genuen, baina lapurtu ziguten egun hori izatea, zoriontsu garen eguna", oroitzen du Koro Diazek atsekabez beteta.

Ondoren, bere semea bizirik balego, elkarren arteko bizitzako egun bat nolakoa litzatekeen irudikatzen du. Bertan, aitarekin batera Txindokira egindako txango baten ostean, familia elkartzen da, mahaia eta pasarteak partekatzeko.

Hemen irakur daiteke gutun osoa, Hodei Missing Facebookeko orrialdean argitaratutakoa (jatorrizkoa, gaztelaniaz):

true">

true">

true">