Gizartea
Epaiketaren zain
Sanferminetako bortxaketaren ikerketa amaitu du epaileak
Agentziak | Erredakzioa
Auzia Nafarroako Auzitegiaren 2. sekzioko epaitegiaren esku utzi du, horrenbestez.
-
Sanferminetan izandako sexu erasoen kontrako elkarretaratzetako bat. EFE
Uztailaren 7an, San Fermin egunean, 18 urteko neska bati bost gizon gaztek taldean egindako bortxaketa ikertzen ibili den epaileak bere lana bukatu du, Nafarroako Auzitegi Nagusiak ohar batean jakinarazi duenez.
Gaur kaleratutako autoan, izapide guztiak egin dituela eta, auzia Nafarroako Auzitegiaren 2. sekzioko epaitegiaren esku utzi du epaileak. Hala, ikerketaren dokumentazio eta proba guztiak bidali ditu gazteak epaituko dituen epaitegira. Auto horren kontra helegitea aurkez dezakete aldeek.
Epaileak J.A.P.M, J.E.D., A.J.C.E., A.M.G.E eta A.B.F. Sevillako gazteak auzipetu zituen abuztuan, sexu erasoa eta indarkeriaz egindako lapurreta egotzita. Auto horren kontrako helegitea aurkeztu zuen gizonezkoen defentsak.
Magistratuak jarduera guztien eta egindako izapideen kopia bat gorde du. Nabarmendu duenez, oraindik Pozoblancoko epaitegietara (Kordoba) bidaltzeke ditu lau auzipetuen kontra sexu-abusuengatik zabaldutako beste auziaren dokumentazioa.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
uzten fakturan.uzten fakturan.uzten fakturan.