Gizartea
Urriaren 17tik aurrera
Gasteizko tranbiak zerbitzua indartuko du astelehenetik aurrera
eitb.eus
Horrez gain, bi linea berri izango ditu: Gernikako Arbolatik Angulemara bat, eta Lovainatik Abetxukora bestea.
-
Gasteizko tranbia. Argazkia: Mikel Arrazola
Euskotrenek Gasteizko tranbiaren zerbitzuak indartuko ditu astelehen honetatik aurrera.
Ikasketa-garaia heldu denez, eskaintza herritarren beharretara egokituko da, lana edo ikasketak direla eta leku batetik bestera joan behar duten pertsonen garraioa errazteko. Gainera, beste bi tranbia zerbitzu eskainiko dituzte:
Gernikako Arbola-Angulema, 7:37an
Lovaina-Abetxuko, 13:10ean
Halaber, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, honako hauek izango dira ordutegi berriak:
Gernikako Arbola-Angulema, 7:37, 8:37an
Wellington-Angulema, 8:46an
Ibaiondo-Angulema, 12:35ean
Angulema-Ibaiondo: 8:57an eta 9:04an
Lovaina-Ibaiondo: 13:03an
Lovaina-Abetxuko: 13:10ean.
Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan, Euskotrenen webgunean eta @euskotrenejgv twitter kontuan.