Gizartea
Haustura hidraulikoa
Konstituzionalak EAEko fracking legearen debekua bertan behera utzi du
Agentziak | Erredakzioa
Zehazki, hainbat artikuluen (2, 3, 5 eta 6) gaineko behin-behineko debekua baliogabetu du. Era berean, lehen eta bigarren xedapen iragankorren debekua bertan behera utzi ditu.
-
Haustura hidraulikoa. Artxiboko irudia.
Auzitegi Konstituzionalak EAEko fracking legearen hainbat artikuluen gaineko behin-behineko debekua bertan behera utzi du. Eusko Jaurlaritzak 2015ean onartu zuen lege horrek, haustura hidraulikoaren aurrean ingurumena babesteko neurriak jasotzen ditu.
Auzitegi Konstituzionalak euskal legearen hainbat artikulu (2, 3, 5 eta 6) bertan behera utzi zituen maiatzean. Era berean, lehen eta bigarren xedapen iragankorrak baliogabetu zituen.
Legebiltzarrak 2015ean onartu zuen EAEko fracking-aren legea. Zehazki, 100.000 herritarrek baino gehiagok babestutako herri-ekimen legegile bati esker onartu zen, baina Auzitegi Konstituzionalak hainbat erkidegoetan fracking-aren debeku orokorra baliogabetu zuenez, bertako legeak ez zuen debeku orokorra jaso. Dena den, bertan zehaztutako xehetasun guztiek ia ezinezko egiten dute horren erabilera.
Izan ere, ezaugarri geologikoak edo sozioekonomikoak, ingurumena eta paisaia arriskuan daudenean haustura hidraulikoa galarazteko aukera ematen die Euskadiko legeak bertako administrazioei.
EAEn haustura hidraulikoa erabiltzea debekatzen duen legea 2015eko ekainean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduren, PSE-EEren eta PPren babesarekin. UPyD eta EAJ, berriz, abstenitu egin ziren.
Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi zituen Errioxako, Kataluniako eta Kantabriako legeak; frackingaren debeku orokorra jasotzen baitzuten.