Itxi

Gizartea

CABACAS AUZIA

Cabacas auzian ustez izandako atzerapenak ikertuko ditu Fiskaltzak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EAEko Fiskaltzak izapide informatiboak abiatu ditu Cabacas auzian ustez izandako atzerapenak argitzeko.

Cabacas auzian ustez izandako atzerapenak ikertzeko izapide informatiboak zabaldu ditu EAEko Fiskaltzak. 2012ko apirilaren 9an hil zen Iñigo Cabacas, Ertzaintzaren pilotakada bat jasota, Bilbon.

Fiskaltzaren Memoria 2015 aurkeztu du gaur Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak, eta bertan jakinarazi du izapideak abiatu dituztela Cabacas auzian.

Calparsorok gogora ekarri duenez, Jone Goirizelaia Cabacas sendiaren abokatuak kexa bat aurkeztu zuen, joan den ekainean, Fiskaltza Nagusiaren eta Bilboko Epaitegiaren aurrean, ustezko luzamenduak zirela eta.

Horren ildotik, auziaz arduratzen den fiskalari txostena eskatu zaiola jakinarazi du Calparsorok. Instrukzio fasean dagoela gaineratu du. Hain zuzen, kasuaren instrukzio fasea amaitzear zela, Ana Torres Bilboko Epaitegiko epaileak ikerketa epea sei hilabetez luzatzea erabaki zuen.

Goirizelaiak instrukzio fase hori 18 hilabetez luzatzea eskatu zuen, kasua "konplexua" zela argudiatuta, baina Torresek "gehiegizkoa" iritzi zion eskariari eta ez zuen onartu.

Abokatuaren esanetan, ikerketarako oso argigarriak ziren hainbat froga atzera bota zizkioten.