Itxi

Gizartea

Elkarretaratzea

Eraso matxisten aurrean 'zero tolerantzia' izatea eskatu du Donostiak

EiTB.EUS

Ostegunean, emakume batek bortxaketa-ahalegin bat jasan zuen Gipuzkoako hiriburuan. Donostiako festak larunbat honetan hasiko dira.

Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du ostiral honetako eguerdian, udaletxearen terrazan, 2016ko Aste Nagusiaren hasierako egunaren bezperan. Elkarretaratzea aldez aurretik zuten deitua, baina, gainera, orduak igaro dira emakume gazte batek bortxaketa-ahalegina jasan zuenetik, hain zuzen hiriko Udaletxetik oso gertu.

Eneko Goia alkateak eta Udalbatzak parte hartu dute. Bertan, halaber, zenbait herritar izan dira.

Eraso matxistek kezkatzen dituzte erakunde, ordezkari eta kolektiboak, Aste Nagusiari begira (larunbat honetako arratsaldean hasiko da). Donostiako Udalak gida bat argitaratu du, eta hainbat aholku, gomendio eta jarraibide agertzen dira bertan erasoak azkar detektatu, beroriei aurre egin, erantzuna eman eta biktimak laguntzeko; gidan, kanpainaren bultzatzaileek deia egiten diete emakumeei euren nahia errespetatu eta errespetarazteko, eta gogorarazten dute nola defendatzea, erasotzea ez bezala, ez den delitua.

Gainera, laguntza eskatzea gomendatzen da, "sua" dagoela oihukatuz, eta aholkatzen dute kaleko erditik ibiltzea, sendo, balizko erasotzaileari helarazteko segurtasun-mezu argia.

Bestalde, eraso matxistaren aurrean "zero tolerantzia" izatea eskatu du Udalak.

Bitartean, ostegunean atxilotutako gizon gaztea karguekin utzi dute aske, epailearen aurrean agertu eta gero, Eferi udal-iturriek jakitera eman diotenez. Auzoko batek entzun zuen emakumea, laguntza eske, eta hori erabakigarria izan zen erasoa saihesteko.

soa saihesteko.

soa saihesteko.

soa saihesteko.

soa saihesteko.