Gizartea
Zika
Haurdun dagoen emakume bat, Euskadiko bosgarren Zika birus kasua
Agentziak | Erredakzioa
Pertsona hori Gipuzkoan bizi da eta duela gutxi Hondurasera bidaiatu zuen. Dena den, ez dute ospitaleratu beharrik izan.
-
Zika birusa. Argazkia: EFE
Zika biruseko bosgarren kasua egiaztatu dute Euskadin, Osasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Honakoa haurdun dagoen emakume bat da, Gipuzkoan bizi dena baina duela gutxi Hondurasera bidaiatu zuena.
Halaber, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldu duenez, laborategian egin dituzten probek kasua baieztatu dute, baina emakumea ez dute ospitaleratu beharrik izan.
Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak lasaitasun mezua zabaldu dute. Ildo horretatik, Zika birusa gehien hedatu den herrialdeetara bidaiatzeko erabakia hartzen duten herritarrei prebentzio neurriak hartzeko gomendioa eman diete, batez ere, arrisku gehieneko tokietan eltxoen ziztadak saihesteko.
Joan den martxoan atzeman zuten lehen Zika kasua Euskadin. Kasu horretan, Venezuelatik etorri berri zen gizon batek gaixotasunaren sintomak nabaritu zituen. Horrenbestez, laborategian proba batzuk egin zituzten, gerora, Euskadiko lehen kasua zela baieztatu zutenak.
Gainontzeko hiru kasuetan berriz, emakumeak izan dira gaixotasunaren sintomak izan dituztenak, hurrenez hurren, Kolonbiatik, Dominikar Errepublikatik eta Nikaraguatik etorritakoak.
akoak.akoak.akoak.