Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Atxilotu dute Lezon adingabe bati sexu erasoa egiten saiatu zen gizona

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ustezko erasotzailea 30 urtekoa da eta iraganean bederatzi aldiz atxilotu izan dute, hainbat delitugatik.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

Hainbat aurrekari dituen 30 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian, uztailean Lezon (Gipuzkoa) neska adingabe bati sexu erasoa egiten saiatzea egotzita, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Uztailaren 24an, adingabe bat etxetik atera zen, eta gizon bat gerturatu zitzaion, sexu erasoa egiteko asmoz. Nolanahi ere, hainbat auzokidek galarazi egin zuten erasoa, eta gizonak ihes egin zuen.

Neskaren gurasoek salaketa jarri zuten orduan, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen.

Gizona bederatzi aldiz atxilotu eta sei inputatu izan dute iraganean, hainbat delitugatik. Astearte honetan, epailearen esku utziko dute.

 

__________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.