Itxi

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen haren bikotekidea jipoitzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

25 urteko atxilotuari genero-indarkeria delitua leporatu diote. Jazoera Logroño kaleko etxebizitza batean gertatu da.

25 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, haren bikotekideari aurpegian kolpatzeagatik, Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Atxilotuari genero-indarkeria delitua egotzi diote.

Jazoera larunbat honetan izan da, Logroño kaleko etxebizitza batean. Hainbat lekukok salatu dutenez, gizonezko batek bere bikotekidea jipoitu du aurpegian. Udaltzaingoa bertaratu denean, kolpeen zantzuak ikusi dizkio emakumezkoari. Hori dela eta, Santiagoko Ospitalera eraman dute, bertan artatu dezaten.

Atxilotua, berriz, polizia-etxera eraman eta Guardiako Epailearen esku utzi dute.

--------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.