Gizartea
Sarraskia Nizan
Mauleko bi emakume, ama eta alaba, Nizan hildakoen artean
eitb.eus
Léa Mignaçabal (68 urte) eta Myriam Bellazouz (29) ziren hildakoak.
Nizako atentatuan hildako 84 pertsonetako bi Maulekoak (Zuberoa) ziren, La Republique des Pyrenées egunkariak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, bi biktimak ama eta alaba ziren: Léa Dany Mignaçabal (68 urte) eta Myriam Bellazouz (29).
Aipatutako egunkariaren arabera, bi emakumeak Nizan bizi ziren, Ingelesen Pasealekuan. Etorbide horretan gauzatu zuen atentatua Mohamed Lahouaiej Bouhlelek.
#AttentatNice : deux victimes sont originaires de #Mauleonhttps://t.co/USxIwmwm1A pic.twitter.com/LVK9EesmRZ
— La Rép des Pyrénées (@LaRepDpyrenees) 18 de julio de 2016
28 pertsona, egoera kritikoan
François Molins fiskalak azaldu duenez, 74 pertsona ospitalean daude oraindik, eta, horietako 28k, egoera kritikoan jarraitzen dute.
Orain arte, hildako 84 pertsonetako 71 identifikatu dituzte. Lehen gorpuak senideei entregatu dizkiete jada.