Gizartea
SARE SOZIALAK
Victor Barrioren heriotzari buruzko iruzkinak ikertzen ari da Polizia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Teruelgo zezen plazan hil zen Barrio, joan den larunbatean. Ordutik, zezenketen aldekoen eta kontrakoen mezuen jarioak ez du etenik sare sozialetan, eta polemika bizia piztu da.
-
Joan den larunbatean hil zen Victor Barrio toreatzailea, Teruelen, zezen batek adarkatuta. EFE.
Victor Barrio toreatzailearen heriotzari buruz sare sozialetan, azken egunotan, jaso diren iruzkinak ikertzen ari Polizia Nazionalaren Ikerketa Teknologikorako Unitatea, deliturik egon den argitzeko.
Teruelgo zezen plazan hil zen Barrio, joan den larunbatean, toreatzen ari zela, zezenak adarkatuta. Ordutik, zezenketen aldekoen eta kontrakoen mezuen jarioak ez du etenik sare sozialetan, eta polemika bizia piztu da. Toreatzailearen heriotzagatik dolumina adierazten duten mezuekin batera, zezenketen kontrako mezuak irakur daitezke.
Hala, mezuak biltzen ari da Polizia eta horien edukia aztertuko dute, deliturik egon den jakiteko. Delitu zantzurik atzemanez gero, mezuak epailearen esku utziko dituztela jakinarazi du Poliziak.
Sarean jasotako ehunka iruzkinen artean, ondorengoak irakur daitezke: "toreatzaile bat hil da, hiltzaile bat gutxiago" edota "toreatzaile baten heriotza ere artea da".