Itxi

Gizartea

Herri-galdeketa

Otsailaren 19rako deituko dute zezenketei buruzko galdeketa Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Honako hau izango da donostiarrek erantzun beharreko galdera: 'Udalak zezenketak egitera udal-baliabideak bideratzeari utzi diezaion nahi al duzu?'

  • Zezenak Illunben. EiTB

    Zezenak Illunben. EiTB

Eneko Goia Donostiako alkateak datorren urteko otsailaren 19rako deituko du Gipuzkoako hiriburuan zezenketak egiteari buruzko galdeketa.

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, alkateak gaur ema die bere asmoaren berri bai Bozeramaileen Batzordeari, bai Donostia antitaurina Orain! plataformari.

Goiak datorren astean sinatuko du galdeketa otsailaren 19rako deitzen duen ebazpena. Galdeketa horretan aipatu plataformak planteatutako galdera egingo da; izan ere, 9.000 sinadura aurkeztu zituen Udalari kontsulta egin zezan eskatzeko.

Hori horrela, honako galdera honi erantzun beharko diote donostiarrek: "Udalak zezenketak egitera udal-baliabideak bideratzeari utzi diezaion nahi al duzu?"

Baliabide horien artean dago Illunbeko zezen-plaza. Udalarena da eta bertan ez besterik ezin daitezke egin zezenketan Donostian.

Ebazpena sinatzea Donostiako Udalak 2015eko apirilaren 30ean onartu zuen herri-galdeketak egiteko araudian jasotzen diren urratsetako bat da. Aitzitik, araudi hori ezeztatu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Estatuko Administrazio Orokorrak hala eskatuta.

Dena dela, Donostiako Udalak erabakia errekurritu zuen, eta, horrenbestez, araudia "indarrean dago" oraindik ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren erabakia behin betikoa izan arte.

Otsailaren 19ko data arrazoi logistikoengatik hautatu dute, baina baita hauteskundeen egutegiak ezartzen dituen murriztapenengatik ere. Izan ere, araudi horren arabera, debekatuta dago galdeketarik egitea hauteskunde-garaian, eta Euskadin udazkenean irekiko da horietako bat Autonomia Erkidegoko hauteskundeak direla-eta.

Udalak ezeztatuta, baina oraindik ere indarrean dirauen araudiaren bidea aukeratu du, baina beste bide batzuk ere aintzat hartzen ditu, justiziak tokiko arautegia behin betiko baliogabetzen badu.

Kasu horretan, Ministroen Kontseiluari baimena eska diezaioke, Gipuzkoako udal askok zaborren kudeaketari buruzko galdeketak egiteko egin duten moduan. Euskadiko Udal Legearen bidea ere badago, nahiz eta Estatuak horri ere errekurtsoa jar diezaiokeen.

n.

n.