Itxi

Gizartea

Bigarren entzierroa

Zazpi lagun zauritu dituzte adarkadaz bigarren entzierroan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horietako bi larri daude. Gainera, beste bederatzi lagun erietxera eraman dituzte, traumatismoekin eta ubeldurekin.

  • Bigarren entzierroa oso arriskutsua izan da. Argazkia: EFE

    Bigarren entzierroa oso arriskutsua izan da. Argazkia: EFE

Zazpi lagun adarkatu dituzte Cebada Gago ganadutegiko zezenek sanferminetako bigarren entzierroan; horietako bi larri daude. Entzierro arriskutsua izan da eta azken urteotako luzeenetarikoa ere: 5 minutu eta 46 segundoko iraupena izan du.

Gainera, beste bederatzi korrikalari ospitalera eraman behar izan dituzte, traumatismoak eta ubeldurak dituztelako.

Adarkadaz larri zauritutako lagunak 58 urteko iruindar bat eta 73 urteko hegoafrikar bat dira. Adarkatutako gainerako korrikalariak 55 eta 23 urteko estatubatuarrak eta 26 urteko indiar bat dira.

ndiar bat dira.

ndiar bat dira.