Itxi

Gizartea

Iruñean

Eraso sexisten aurkako semaforoak sanferminetan

agentziak | erredakzioa

Jarrera sexistak ekiditeko, semaforoen antzera, hiri guztian zehar kolore gorrizko eta berdezko kartelak izango dira.

  • Iruña, eraso sexisten kontra

    Iruña, eraso sexisten kontra

Jaietan onartu daitezkeen jarrerak edo errefusatu egin behar direnak azpimarratzeko, semaforoen modura, kolore gorrizko eta berdezko kartelak izango dira sanferminetan.

Honez gain, eraso sexisten aurkako beste kanpaina batzuk ere egingo dira; jaietan alkohol eta droga asko kontsumitzen diren tokietan eraso sexistak babesten dituzten diskurtsoen ikerketa bat, edo Gazteluko plazan jarriko den informazio puntua, besteak beste. Gainera, 24 ordutan erabilgarri izango den telefono bat jarriko da erasoren baten biktima diren emakumeentzat.

Aurtengo kanpainan, sare sozialetan hiriko pertsonai famatuen argazkiak ere zabalduko dira erasoen aurkako leloekin.

Honez gain, diptiko batzuk ere zabalduko dira kolore berde eta gorriarekin idatzitako esaldiekin eta jendeak sarera argazkiak igotzeko balioko dute.

Urritasunen bat dutenentzako gainera, QR kodigo bat jarriko da irisgarritasuna errazteko.

Informazio puntua Gazteluko plazan

Gazteluko plazan, beste urte batez, kanpaina ezagutarazteko informazio puntu bat jarriko da. Aurten ordu bat gehiago egongo da zabalik 12:00etatik 14:00tara eta, 18:00etatik 24:00tara.

Nobedade moduan, 24 ordutan erabilgarri egongo den telefono bat ere jarriko da martxan erasoren bat sufritzen duten emakumeentzat.

Txupinazoan ere, udaltzainen presentzia indartuko da eta segurtasun kamerak ere jarriko dira. Modu berean, udaltzainen patruilak indartuko dira arrisku guneetan.

Bestalde, Iruñako Udala, Eskualdeko Partzuergoa eta autobus zerbitzuaren enpresa esleipenduna akordio batetara iritsi dira autobusetan kanpainako kartelak jartzeko eta hiri osoan zehar ikusgai egoteko.