Itxi

Gizartea

Errefuxiatuak

EAEk errefuxiatu gehiago har ditzake, CEAR-Euskadiren esanetan

Errefuxiatuei laguntzeko Espainiako batzordeko zuzendariak, Patricia Barcenak, gaur egun EAEk hartzen duen errefuxiatu kopurua (200) txikia dela eta gehiago izan daitezkeela.

  • Errrefuxiatuak

    Errrefuxiatuak

Errefuxiatuei laguntzeko Espainiako batzordeko zuzendariak, Patricia Barcenak, gaur egun EAEk hartzen duen errefuxiatu kopurua (200) txikia dela eta gehiago izan daitezkeela.

CEAR-Euskadi erakundeak aditzera eman duenez, EAEk 200 errefuxiatu hartzen ditu gaur egun, baina gutxi direla adierazi du, eta askoz gehiago izan daitezkeela adierazi du.

Patricia Barcena batzordeko zuzendariak prentsaurrean hitz egin du gaur Bilbon, 2015 eta 2016 urteetan erkidegoan jasotako babes-eskarien txostena aurkezteko.

Helarazitako datuen arabera, 2015ean 163 eskari kudeatu ziren EAEn (132 Bizkaian, 17 Gipuzkoan eta 14 Araban); 2014ean, berriz, 99 izan ziren guztira.

2016ko maiatzaren 4ra arte, 106 eskari bideratu dituzte honako herrialde hauetakoak: Venezuela (24), Ukraina (11), Siria (10) eta Nigeria (9).

Prozedura administratibo horiez gain, CEAR-Euskadik 1420 lagun artatu zituen 2015ean; horietatik 416, asilo-eskariak.