Gizartea
Zezenketak
10.000 sinaduratik gora bildu dituzte Eibarko zezenketen kontra
agentziak | erredakzioa
Accion para el Respeto Animal kolektiboak salatu du "bigantxa bolaztatuak eta zekorketak bereziki ankerrak" direla.
10.000 pertsonak baino gehiagok eskatu diote Miguel de los Toyos (PSE-EE) Eibarko (Gipuzkoa) alkateari zezenketak ken ditzala San Joan jaietako egitarautik.
Accion para el Respeto Animal kolektiboak change.org webgunean jarri du eskaera sinatzeko aukera, eta bertan salatu du sanjoanetarako antolatu dituzten "bigantxa bolaztatuak eta zekorketak bereziki ankerrak" direla animaliekin, eta "profesionalak ez diren toreatzaileak 3 urte besterik ez duten animaliekin" jolasten direla.
Era berean, ekitaldi horietara bideratutako diru kopurua kritikatu du, Eibarko Gobernu Batzarrak 45.000 eurotik gora bideratuko duelako jarduera horretara, zezenketekin lotutako ekitaldietara bideratutako dirua ia udal guztietan murrizten ari diren arren.
ri diren arren.