Itxi

Gizartea

Bisita ofiziala

Obama sanferminetan? Etxe Zuriak ez du baztertu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Estatura bisita ofiziala egingo duela eta, sanferminak ezagutu nahiko dituen "susmoa" du haren bozeramaileak, baina ez daki joaterik izango duen.

  • Barack Obama AEBko presidentea. EFE

    Barack Obama AEBko presidentea. EFE

Etxe Zuriak ez du baztertu Barack Obama AEBko presidenteak Iruñeko sanferminak bisitatzea, uztailaren 9tik 11ra Espainiako Estatura egingo duen bisita ofizialaren baitan.

Josh Earnest Etxe Zuriko bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur, eta, bertan, kazetari batek galdetu dio Obamak Iruñera joateko asmorik duen sanferminak ezagutzeko.

"Nahi duen susmoa dut", erantzun du eledunak, baina, ondoren, ohartarazi du ez dakiela joaterik izango duen eta aurreikusitako agendak hori egiteko aukera emango dion.

Etxe Zuriaren arabera, AEBko presidentea Felipe VI.a erregearekin eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearekin batzartuko da.

Obamak Espainiako Estatura egingo duen lehen bisita izango da, eta AEBko presidente batek azken 15 urteetan egindako lehena ere bai. Azkena George W. Bushek egin zuen, 2001ean.