Gizartea
Gipuzkoa Zutik
Errauskailuaren kontrako mugimenduak Boulevarden kanpatzea erabaki du
eitb.eus
Goizean udaltzainek Gipuzkoa plazako kanpalekua desegin dute. Arratsaldean mugimenduko kideek plazara itzultzea erabaki dute, baina Ertzaintzak bidea oztopatu dienez Boulevardera mugitu dira.
Gipuzkoa Zutik erraustegiaren kontrako plataformak Donostiako Boulevard zumardian kanpatzea erabaki du. Arratsaldean egindako batzar jendetsuan Gipuzkoa plazara itzultzen saiatzea erabaki dute eta manifestazioan abiatu dira bertara. Ertzaintzak, ordea, bidea oztopatu die. Ertzaintzaren eta manifestarien artean tentsio uneak bizi izan dira eta manifestariek abestuz eta dantzatu erantzun diete ertzainei. Gipuzkoa Zutik mugimenduak sare sozialetan zabaldu duenez, Ertzaintzak gazte bat eraman du, baina aske utzi dute dagoeneko. Aurrera egin ezin zutela ikusita, lurrean eseri eta asanblada egin dute Elkano kalean eta Boulevard zumardian kanpaldia egitea erabaki dute.
Bulebarrean gaude eta hemen segitzeko antolatzen ari gara. Janaria ekartzea izan daiteke laguntzeko forma bat... pic.twitter.com/lnnhUfJMD3
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 6 de junio de 2016
Manifestazioa egin dugu eta Bulebarrera heldu gara berriz pic.twitter.com/L85WiVXvQ2
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 6 de junio de 2016
Udaltzaingoak, Ertzaintzaren babesean, Gipuzkoa Gipuzkoa Zutik erraustegiaren kontrako plataforma Donostiako Boulevard zumardian egiten ari zen protesta desegin du indarrez, plataformako kideek jakitera eman dutenez. Udaleko iturrietatik azaldu dutenez, espazio publiko bat okupatzeko baimenik ez zutelako kanporatu dituzte.
Gaur goizean, erraustegiaren kontrako plataformak Donostiako Gipuzkoa plazan zuen kanpalekua desegin du eta Boulevard zumardira eramatea erabaki du, Ertzaintza eta Udaltzaingoa protesta desegiteko asmoz bertaratu ostean; baina gero, eguerdia aldera, Ertzaintza eta Udaltzaingoa Boulevarden bertaratu dira, eta protestariei kartelak eta bestelakoak kendu dizkiete, aipatu iturrien arabera.
BOULEVARRETIK ZUZENEAN!!https://t.co/GjqS1a19we
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 6 de junio de 2016
ZABALDU!!!!#ezgoazetxera #erraustegirikez
Gainera, udaltzainek kioskotik materiala lapurtu dietela eta indar handia erabili dutela salatu dute.
Udaltzainak gure materiala lapurtzen ari dira berriro ere. Ze lotsa gutxi. #ezgoazetxera
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 6 de junio de 2016
Este video muestra la actitud violenta de la policía, su desprecio ante la resistencia pacífica de quienes protestan https://t.co/GjqS1a19we
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 6 de junio de 2016
Bestalde, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurugiro diputatuak esan du protestariek "goizero" egiten diotela harrera Aldundiaren egoitzara lanera joaten denean, eta adierazpen askatasuna eta espazio publikoen defentsa "uztartu" behar direla.
Gainera, Hondakinen Kudeaketarako Egitasmoaren parte-hartze prozesua aurkezteko prentsaurreko batean, EH Bildu eta Podemos gai honetan ados daudela adierazi du.