Itxi

Gizartea

Istiluak Bilbon

'Los Pichis' familiako kide batek mehatxu egin die ETBko bi langileri

G. P. | EITB.EUS

ETBko 'Sin ir mas lejos' saioko Roberto Vazquez kazetaria eta kamera bat Ollerieta auzoan izandako istiluen berri zuzenean ematen ari zirela jazo dira gertakariak.

  • Roberto Vazquez kazetaria Bilboko Ollerias auzoan. Argazkia: EITB

    Roberto Vazquez kazetaria Bilboko Ollerias auzoan. Argazkia: EITB

'Sin ir mas lejos' ETB2ko telebista-saioko Roberto Vazquez kazetariari eta kamera bati mehatxu egin die 'Los Pichis' familiako kide batek Bilboko Ollerieta auzoan zuzeneko bat egiten ari zirenean.

Beste behin ere istiluak izan dira Ollerieta auzoan. Antza, 'Los Pichis' klaneko zenbait kidek bi neskari irain egin diete eta  liskarra piztu da auzokideen eta 'Los Pichis' familiako kideen artean.

Lekukoen arabera, 60-70 pertsonek hartu dute parte borrokan eta Ertzaintzaren eta Bilboko Udaltzaingoaren 40 agente bertaratu behar izan dira.

Udaltzaingoak 'Los Pichis' taldeko 20 urteko kide bat atxilotu du. Hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua zegoen.

'Sin ir mas lejos' saioko lan-taldea zuzeneko emanaldia egiten ari zen, Ollerieta auzoan izandako istiluen inguruko xehetasunak emateko, baina, bat-batean, 'Los Pichis' familiako emakume bat hurbildu zaie, irudiak grabatzeari utzi ezean, kamera apurtuko zuela mehatxatuz.

Tentsio uneak izan ostean, emakumea pixka bat baretu da eta Roberto Vazquez kazetariaren galderak erantzuten hasi da. Gertatutako guztia gezurra dela esan du eta 'Los Pichis' familiako aitona "hiltzen saiatu" izana leporatu die auzokideei.

die auzokideei.

die auzokideei.