Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Epaitu egingo dute Nafarroa Oinezeko sexu-erasoaren ustezko egilea

eitb.eus

Adingabeentzako zentro batean hiru urte sartzea eskatu du Ministerio Publikoak.

0:20

Elizondoko Nafarroa Oinezen ustez adingabe bati sexu-erasoa egin zion 17 urteko mutila zentro batean hiru urte sartzea eskatu du Adingabeentzako Fiskaltzak.

Epaiketak ez du datarik oraindik, baina litekeena da hurrengo asteetan egitea. Ateak itxita egingo dute, akusatua adingabea delako.

Ministerio Publikoak sexu-erasoa egitea egotzi dio mutilari, eta, horrenbestez, hiru urteko zigorra eskatu du harentzat: bi urte erregimen itxiko zentro batean emango lituzke, eta zaintzapeko askatasuna ezarriko liokete hirugarrenean.

Sexu-erasoa urrian gertatu zen, Nafarroako ikastolen aldeko jaian. Akusatua 16 urteko neska bati gerturatu zitzaion, eta sexu-erasoa egin zion, biktimaren arabera.