Gizartea
Adierazpen instituzionala
Nafarroako Parlamentuak frankismoaren delituak ikertzea babestu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bozeramaileen Batzordeak babesa agertu dio Iruñeko Udalak jarritako kereilari.
-
Frankismoaren aurka Iruñean egindako elkarrizketa bat. EiTB
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak babesa agertu dio Iruñeko Udalak frankismoko delituak ikertzea eskatzeko aurkeztutako kereilari.
Adierazpen instituzionala Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek onartu dute, PSNren aldeko botoarekin ere, eta UPNk eta PPk aurka bozkatu dute.
Adierazpenak babesa agertu dio Iruñeko Udalaren kereilari, eta dei egiten die elkarteei eta herritarrei ekimenarekin bat egiteko, bai testigantza emanda, bai agiriak aurkeztuta.
Halaber, foru erkidegoko gainerako udal erakundeei antzeko ekimenak abiatzea eskatu diete, instrukzio epaitegietan kereilak jar ditzaten.