Itxi

Gizartea

Jazoera

Hiru zauritu Reala eta Bartzelonako zaleen arteko istilu batean

A. A. | Eitb.eus

Guztira 14 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak, baina ez du inor atxilotu.

Realeko hiru zalek zauriak izan dituzte gaur arratsaldean, Amara auzoko Olaeta plaza inguruan (Donostia), Boixos Nois taldeko Bartzelonako jarraitzaile batzuekin gertatu den borroka batean. Hala jakinarazi dio Segurtasun Sailak eitb.eus-i.

Norbanako batek 15:30ak aldera Ertzaintzari deitu eta Realeko eta Bartzelonako zenbait zaleren artean istiluak zeudela jakinarazi dio. Talde txuri-urdinak eta blaugranak larunbat honetako 20:30ean jokatu behar dute euren arteko Liga txapelketako neurketa.

Ertzaintzaren agenteak jazoera gertatu den tokira bertaratu dira, eta 14 pertsona identifikatu dituzte, baina ez dute inor atxilotu.

Gutxienez hiru pertsona zauritu dira gertakarien eraginez, baina, itxuraz, ez dute inongo osasun-zentrora joan behar izan, iturri beren arabera.