Gizartea
Leherketak Bruselan
Ostendera desbideratu dute Loiutik Bruselara zihoan hegaldi bat
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria Loiutik Zaventemgo aireporturako bidea egin behar zuen hegazkin horretan zihoan.
Goizean Loiutik Bruselara, Zaventemgo aireportura, abiatu den hegaldia Ostendera desbideratu dute, Bruselako nazioarteko aireportu horretan gaur goizean bi leherketa izan ondoren. Aenako iturriek jakitera eman dutenez, ziurrenera, bertan behera geldituko dira Bilbo eta Brusela arteko ibilbidea egin behar zuten beste hiru hegaldiak.
Aipaturiko hegaldia 06:45ean atera da Loiuko aireportutik Bruselara bidean, baina Zaventemgo aireportuan leherketak izan ondoren, hegaldia Ostendera desbideratu dute.
Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria Loiutik Zaventemgo aireporturako bidea egin behar zuen hegazkin horretan zihoan. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan esan duenez, hegazkina Zaventemgo aireportuan lur hartzeko maniobrak egiten hasita zegoen, eta, bat-batean, "segurtasun arrazoiak" direla eta, Bruselako aireportua itxi dutela eta hegaldia Ostendera desbideratuko zutela jakinarazi diete.
Halaber, ziurrenera bertan behera geldituko dira Bilbo eta Brusela artean gaurko aurreikusita zeuden beste hiru hegaldiak, Bruselako aireportua itxita dagoelako.
12:50ean Loiura iristekoa zen Bruselatik zetorren hegaldi bat, eta 13:30ean Bruselarako bidea egin behar zuen.
Halaber, Bruselatik atera behar zen hegaldi bat Loiun lur hartzekoa zen 22:35ean.