Gizartea
Greba
Gasteizko istiluak 'onartezinak' direla salatu du Jaurlaritzak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ahaldun nagusiak ere "gaitzespen irmoa" agertu du, eta hezkuntza ezin dela "kalteak eginez" defendatu aldarrikatu du.
-
Gasteizko istiluetan atxilotuetako bat. EFE
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak salatu du EHUren Arabako campusean eta Gasteizko erdigunean jazotako istiluak "onartezinak" direla.
Liskarrak Ikasle Abertzaleak sindikatuak LOMCEren aurka deitutako greba egunaren harira gertatu dira.
Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenetan, edozein aldarrikapen egiteko "indarkeria" erabiltzea "onartezina" dela deitoratu du Uriartek. Horren esanetan, edonor "libre" da iritziak adierazteko, baina "modu demokratikoak" daude hori egiteko.
Horren ildotik, sailburuak kritikatu du Gasteizen jazotako istiluek "beldurra" sortu dutela herritarren artean.
Ahaldun nagusiaren gaitzespena
Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ere gaitzetsi egin ditu liskarrak, eta hezkuntza publikoa ezin dela "kalteak eraginez" defendatu ohartarazi du.
Agiri batean, Gonzalezek salatu egin du EHUren campusa "indarrez hartu izana".
Ahaldun nagusia Javier Garaizar unibertsitate publikoak lurraldean duen errektoreordearekin harremanetan jarri da, elkartasuna eta "gaitzespen irmoa" agertzeko.
moa" agertzeko.