Itxi

Gizartea

ZIKA BIRUSA

Bi zika kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, zika kasu bana baieztatu dituzte Nafarroan eta EAEn. Horiei buruzko daturik ez dute zabaldu.

Osasun Ministerioak  bi zika kasu atzeman ditu Hego Euskal Herrian, bat Nafarroan, eta bestea Euskal Autonomia Erkidegoan. Kasuon nondik norakoei buruzko daturik ez dute zabaldu, baina Hego Amerikatik "inportatutako kasuak" direla ziurtatu dute.

Alfonso Alonso popularrak zuzentzen duen ministerioak zika kasuei buruzko eguneraketa argitaratu du gaur. 43 zika kasu atzeman dira, denera, Estatuan; Madrilen 13, Katalunian bederatzi, Gaztela eta Leonen sei, Aragoin bost, Asturiasen eta Andaluzian bina, eta Murtzian, Valentzian, Errioxan eta Galizian bana. 
Carlos III Mikrobiologia Institutu Nazionalak baieztatu ditu kasu guztiak.

Frogak egin zitzaizkienean, 43 kasu horietako bost emakume haurdun zeuden.

Duela hilabete inguru, Osasun Ministerioak eta erkidego autonomoek zika birusari aurre egiteko protokoloa adostu zuten.

EAEk lasaitasun mezua zabaldu du

EAEn birusa duen pertsonari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu du "ondo" dagoela eta ez dutela ospitaleratu behar izan.

Hain zuzen ere, Venezuelan izana den gizonezko bat da kutsatutakoa.

Horren ildotik, Osasun Sailak eta Osakidetzak "lasaitasun" mezua igorri nahi izan dute. Izan ere, birusa transmititzen duen moskitoa ez dago EAEn.

a ez dago EAEn.