Gizartea
Hodei Egiluzen heriotza
Belgikak baimena eman du Hodei Egiluzen gorpua etxera ekartzeko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Autopsia jada bukatu dute, baina emaitzak sekretupean jarri ditu epaileak.
-
Hodei Egiluz Anberesko itsasadarrean topatu zuten hilda. EiTB
Hodegi Egiluzen heriotza ikertzen ari den Anberesko (Belgika) Epaitegiak baimena eman du gazte galdakaoztarraren gorpua aberriratzeko.
Erabakia Hodeiren gurasoei eta Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diete jada, eta autopsia dagoeneko bukatuta dagoela esan nahi du. Hori bai, emaitzak sekretupean jarri ditu epaileak.
Espainiako kontsulatuak izapideak hasi ditu jada gorpua etxera ekartzeko.
Hodei Egiluz 2013ko urriaren 19an desagertu zen. Egun hartan, gazteak lagun batzuekin afaldu zuen, eta, ondoren, dagoeneko bakarrik zegoenean, bi lapurreta egin zizkioten. Handik aurrera gertatutakoa, baina, misterioa da, eta autopsiaren emaitzak ezinbestekoak izango dira hori argitzeko.
"Ez geneukan ikerketarekin nondik jarraitu, eta informazio gehien emango diguna autopsia da", azaldu du ikertzaileetako batek.
ileetako batek.