Gizartea
Istiluak
Marseillako bost ultrak aske utzi dituzte, baina karguak egotzita
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Juan Maria Aburto: 'Arriskua kontuan hartu zen, baina egoerak aurreikuspen guztiak gainditu zituen'.
Olympique Marseillako eta Athleticeko zaletuen arteko liskarren ondorioz atxilotutako bost ultrek epailearen aurrean deklaratu dute ostiral arratsaldean, eta horrek aske utzi ditu denak. Hori bai, karguak egotzita.
Lau frantziarrak dira eta bat italiarra, 22 eta 31 urte bitartekoak. Desordena publikoak, agintaritzaren agenteen kontrako atentatua eta kalteak eta zauriak eragitea egotzi diete.
Olympique Marseillako ultrek istiluak eragin zituzten atzo arratsaldean Bilboko erdigunean, eta Ertzaintzak bost pertsona atxilotu zituen, Polizia autonomikoak eitb.eus-i baieztatutakoaren arabera. Beste hiru pertsonak zauriak izan zituzten.
Zauritutakoei dagokienez, horietako bat 28 urteko Athletic zale bat zegoen, eta Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten. Beste bi zaurituak ertzainak dira.
Lau atxilotu frantziarrak dira eta bestea italiarra. 22 eta 31 urte bitarteko gazteak dira, eta guztiei honako ustezko delitu hauek egozten zaizkie: desordena publikoak, agintaritzaren agenteen kontrako atentatua eta kalteak eta zauriak eragitea. gaur utziko dituzte denak epailearen esku.
Juan Maria Aburtoren adierazpenak
Bilboko alkate Juan Maria Aburtok gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan atzo izandako istiluak izan ditu hizpide, eta esan duenez, "Bilbok ez du jende mota hori behar".
"Ez dugu etortzerik nahi, baina istiluetan parte hartu zuten bertokoek ere ez gaituzte ordezkatzen", adierazi du. Gaineratu duenez, ez da ohikoa izaten Athleticen Europako norgehiagoketan istilurik egoterik.
Ez du zalantzan jarri istiluak aurreikusteko orduan Ertzaintzak egindako lana, eta baieztatu duenez, badaki prestatuta zegoela: "arriskua kontuan hartu zen, baina egoerak aurreikuspen guztiak gainditu zituen", azaldu du.
Gertakarien kronologia
16:30ean, Frantziatik etorritako hainbat erradikal kalteak egiten eta hainbat pertsonari erasotzen hasi ziren San Mamesetik gertu; Rodriguez Arias, Maria de Diaz de Haro eta Poza Lizentziatua kaleetan zehazki.
Ondoren, ultrek Athleticeko zaleei aurre egin zieten, Ertzaintza heldu zen arte. Orduan, Ertzaintzak Olympique Marseillako zaleak eskoltatu zituen zelairako bidean, istilu gehiago ekiditeko asmoz; aitzitik, ibilbidean zehar tentsio-uneak bizi izan ziren talde Frantziarreko jarraitzaile ultren eta Ertzaintzaren artean.
Behin San Mames barruan, Marseillako ultrek arazoak eragin zituzten han ere, horien adierazle izan ziren piztu zituzten hainbat bengala.
Argazkia: EFE
Partida bukatu zenean, Ertzaintzak Marseillako jarraitzaileak mugaraino eraman zituzten liskar berririk egon ez zedin.
Athletic eta Marseilla 19:00etan neurtu ziren San Mamesen, Europa Ligako final hamaseirenetako itzulerako partidan. Joanekoan ere istiluak izan ziren Frantzian, bi taldeetako ultren artean.
Argazkia: Oscar Ferreiro Baron
Doctor Areiza !!!!! pic.twitter.com/0cwwCrGRKq
? Eduardo Velasco (@Velascotb) 25 de febrero de 2016
Este es el último vídeo !!! Doctor Areiza esquina pozas !!!! pic.twitter.com/0wDCzaneJ9
? Eduardo Velasco (@Velascotb) 25 de febrero de 2016
Que locura lo de los ultras del Marsella por Bilbao... pic.twitter.com/40JAUFfhTY
? Jon Hernández (@jonherrsann) 25 de febrero de 2016
Que locura lo de los ultras del Marsella por Bilbao... pic.twitter.com/40JAUFfhTY
? Jon Hernández (@jonherrsann) 25 de febrero de 2016
Carga de la ertzaintza a ultras Marselleses después de sus provocaciones pic.twitter.com/bJURF1RPab
? Oscar Ferreira Barón (@Argiduna) 25 de febrero de 2016