Itxi

Gizartea

Radio Euskadi

Uriarterentzat ez da kontraesana jangelak lehengo enpresen esku egotea

agentziak | erredakzioa

“Guk kontratua aldatu genuen, eta merkatuan dauden enpresak dira aurkeztu direnak”, adierazi du Hezkuntza sailburuak.

Cristina Uriarte Hezkuntza eta Kultura sailburuaren ustez ez da kontraesankorra prezioak adosteagatik isuna jaso zuten enpresek jarraitzea eskola publikoetako jangeletako zerbitzua eskaintzen.

Lehiaren Euskal Agintaritzak 18 milioi euroko isuna ezarri zien eskola publikoetako jangelen zerbitzua zeramaten enpresei, zerbitzu horien esleipena lortzeko hamar urtez prezioak adosteagatik.

Uriartek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean gogorarazi duenez, zerbitzu horren esleipena lortzeko baldintzak aldatu egin ziren EAJk 2012an Eusko Jaurlaritza hartu zuenetik, "benetako lehiakortasuna sustatzeko eta enpresa txikiagoek tamaina txikiagoko zerbitzuen esleipena lortu ahal izateko".

"Guk kontratua aldatu genuen, eta merkatuan dauden enpresak dira aurkeztu direnak", adierazi du Hezkuntza sailburuak.

"Guk ez dugu zertan zigor gehiago jarri, Lehiaren Euskal Agintaritzak ezarritakotik harago", gaineratu du.

Era berean, Uriartek ez du uste ardura politikorik dagoenik, "kontratuak zuzenak" zirelako, baina "beste gauza bat da enpresek egindakoa, merkatua banatzea".

"EAJk, Jaurlaritzara iritsi zenean, aurreko legegintzalditik indarrean zegoen kontratu bat aurkitu zuen, eta amaitu zenean, esleipena lortzeko baldintzak aldatu genituen, eta horrek enpresen benetako lehia bermatu du", berretsi du.

", berretsi du.

", berretsi du.